mercredi 10 décembre 2008

Zergaitik ote...

Bai, zergaitik ote blog hau? Zer banuke nik zuri ekartzeko?
Ez dakit... Elkarrekin ikusiko dugu. Topaketa bat beti horrela iragaiten baita : hastapenean, ez dakigu zer aurkituko dugun; batzutan, ezer ez, batzutan, momentu sinple eta goxo bat, batzutan pixkat haratago...

Agian, zerbait sortuko da...

Hala ere, bai, motibazio bat daukat, edo hobeki erran apustu bat, horrela baita niretako : jadanik idatzia izan dut internet-en, jadanik topaketa batzuk egin (beharba zurekin jadanik?! nork daki!) baina horiek, frantsesez egin genuen (hemen : http://biziagozatu.skyblog.com) ... Horrela jalitzen baitzaizkit ideiak...

Beraz, ongi etorri topaketa honetara!

Erotismoa...


Sentsualitatea, erotismoa... euskaraz...

Laster idatziko duden artikulu batean kondatu dut nola bizi izan nuen nire lehen amodio/sexu historioa euskaraz.

Esperientzia hori (eta izan dituzdanak geroztik!) ez dut inoiz ahantzi...

Deskubritzea maitatzen ahal nuela euskaraz, partekatzen ahal nuela euskaraz, .. izan zen ... piruf... ezin deskribatzen ahal den emozio bat.
Erotismoa eta sentsualitatea, jarreretan dira, irudietan, begirada batean, dantza batean, baina ere hitzetan... Gutti idazten da erotismoaz euskaraz; baina blog batzuk aurkitu ditut hala ere, eta irakurketa... interesgarria da!

Hona helbideak :


http://kabareta.blogspot.com/

""...bizitza laburra da, goza ezazu zure haragiaren ukiduraz laket zaizun momentuan. Ez dago larrua jotzerik hilobian""


eta


http://www.blogari.net/alukiss

"Berotu egiten naiz. Berotu egiten zara. Bakarrik gaude. Nahi duzun lekuan. Hemen, hor, han. Irudimenak besarkatzen gaitu. Behatz bat dugu ezpainetan, eta odola sutan. Bustita gaude. Hurbildu zaitez gehiago... Zure musika entzun nahi dut. Eta zure ezpainak, nireetan lehertzen. "


eta
hau


http://nahiaetaezina.blogspot.com/search/label/SeKsugarra

"

EROtismoaz gutxi hitz egiten omen dugu euskaldunok. Gutxi praktikatzen omen da sexua hemen. Euskaraz ezin omen da sexuaz hitz egin.
"

eta azken bat : http://euskalneska.blogspot.com/

"
Topaketa erotiko batean beti dago pertsonai ezin ikusizko eta aktibo bat: irudimena"

(guztiz ados horrekin!)

Debekatutako (?) jokoak


Jokoak maite ditut...

Jolastea...

Bizia joko bat da; ez da hain erreza : ez da beti posible Bestearekin jolastea, edo hobeki erran, kontuz ibili behar da : "Bestea" hor delarik, "Bestea"rekin jolasten zirelarik, ez da Bestearen kontra joan behar...

Horrek eskatzen du bai konfiantzia, bai eta ere Bestearekiko errespetua... Eta ondorioz, arrisku bat hartzea...


Kondatuko dizut behin "antolatu" nuen joko bat :



Duela zenbat urte, joko bat antolatu nuen nere garaiko neskalagunarentzat...

Arrats batez, hitzordu bat finkatu genuen, biek maite genuen Donsotiako ostatu batean. Berantean nago. Horrela deliberatu nuen. Baina Oihane (NB : horrela deituko dut ene konplizea) hor zegoen. Oihanerekin topatu genuen web gune batean, hainbat solas eta eztabaida izan genituen jende arteen harremaneei buruz (amodioa, sexua...). Oihane bisexuala zen (eta da beti), eta onartu zuen joko horretan parte hartzea (nere neskalagunak ez zakielarik ezer...)

Nere neskalaguna, Miren deituko duguna (ados bazarete!), jarririk zegoen, ostatuan, itxoiten... Lehiotik ikusten nuen... Oihane bere atzean zegoen, mahai batean, eserita. Oihane zutitzen da, hurbiltzen, Mireni ordua eskatzen eta mintzatzen hasten da... Eta Miren uzten du eta berriz itzultzen da bere mahaira...

Sartzen naiz. Muxu bat ematen Mireni. Ederra zen, zinez... Bazen bi aste ez genuela elkar ikusi eta gure artean nabaritu da berehala, badakizue, "desira", indar natural hori, hain gozoa dena... Pixkat hitz egiten, ... eta nire telefonoak jotzen (Oihanek deituta)... Miren uzten dut, ateratzen naiz...

Oihane berriz zutitzen da eta papertxo bat uzten dio Mireni. Esaten dio komunetara etortzea, baduela zerbait esateko...

Itzultzen naiz... Mirenek eskatzen dit barkatzea, komunetara joan behar duela... 5-10 minutu pasa ondoren, Miren itzultzen da. Ezer berezirik. Ez da deus nabaritzen. Baina esaten dit laster edateko garagardo hori, elkar izateko... Ateratzen gara eta autora heldu orduko, Mirenek besarkatzen nau eta... Une oso, oso goxoa...

Epilogoa : Miren sartu delarik komunetan, Oihane hor zen (harek dit kondatu gero). Mireni hurbildu zaio. Esan dio bikote ederra ginela, bereziki bera ederra zela eta desiragarria. Galdegin dio ea jadanik emazte batek horrelako zerbait esan zion, eta erantzunik emateko parada uzti gabe, Oihanek jarraitu du esanez, segur aski nehork ez ziola oriandik esan eta pozik zela lehena izateaz... Eta zoratua zinteke lehen emaztea izatea muxukatuko zuela... Mirenek, iduriz, ez zakien zer egin eta saiatu da jalitzen...Oihane hurbildu da, Mirenen eskua hartu, biloak hunkitu, laztandu eta muxu bat eman.. Eta beste muxu bat ezpainetan...

Mirenek ez dit inoiz aipatu... Baina ikusiz nola bukatu dugun gaua, argi da eragin dion sentimendua maitatu izan duela...