mercredi 10 décembre 2008

Zergaitik ote...

Bai, zergaitik ote blog hau? Zer banuke nik zuri ekartzeko?
Ez dakit... Elkarrekin ikusiko dugu. Topaketa bat beti horrela iragaiten baita : hastapenean, ez dakigu zer aurkituko dugun; batzutan, ezer ez, batzutan, momentu sinple eta goxo bat, batzutan pixkat haratago...

Agian, zerbait sortuko da...

Hala ere, bai, motibazio bat daukat, edo hobeki erran apustu bat, horrela baita niretako : jadanik idatzia izan dut internet-en, jadanik topaketa batzuk egin (beharba zurekin jadanik?! nork daki!) baina horiek, frantsesez egin genuen (hemen : http://biziagozatu.skyblog.com) ... Horrela jalitzen baitzaizkit ideiak...

Beraz, ongi etorri topaketa honetara!

1 commentaire:

  1. Nik ere nahiago dut etorriko denari itxarotea, gertatzen uztea eta ez hainbeste markatzea. Momentua biziz. Ea ba!

    RépondreSupprimer